skip to Main Content
epa@epaiturribide.eus I +34 944 287 925

“Telebista gorroto dut. Kakahueteak bezainbeste. Baina ezin diot kakahueteak jateari utzi.”

Orson Welles

Hezkuntza Arautua

Iturribide HHIk alfabetizaziotik hasita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tituloa lortu arteko ikasketak eskeintzen ditugu. Helduentzako oinarrizko ikasketa horiek hiru gradutan banatzen dira:

  • Oinarrizko hezkuntza, GRADU I: Horretan oinarrizko gaitasunak lantzen dira, hau da, irakurketa, idazketa, eta matematika, arlo globalizatuan.
    Gradu honetan 4 maila edo modulu ezberdin eta jarraikakoak daude, gradu bakoitzak lau hilabete irauten du. (irailetik urtarrilera arte edo otsailatik ekainara arte).
    Asteko ordutegiak 12 ordu ditu, goiz edo arratsaldeko txandan. 
  • Oinarrizko hezkuntza, GRADU II: Horretan oinarrizko gaitasunak lantzen dira, hiru arlo emanez. Komunikazjioa, Zientifiko-Teknologikoa eta Sozial eremuak dira hiru arlo horiek, hain zuzen ere.
    Gradu honetako mailak oso garrantzitsuak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara ondo prestatuta igarotzeko.
    Gradu honetan 4 maila edo modulu ezberdin eta jarraikakoak daude, gradu bakoitzak lau hilabete irauten du. (irailetik urtarrilera arte edo otsailatik ekainara arte).
    Asteko ordutegiak 12 ordu ditu, goiz edo arratsaldeko txandan.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, GRADU III: DBHko ikasketak dira eta ikasketa hauek gainditu ondoren Bigarren Hezkuntzako tituloa lortzen da.
    Gradu honetan 4 maila edo modulu ezberdin eta jarraikakoak daude, gradu bakoitzak lau hilabete irauten du, aureko graduetan bezala. Lau modulu hauek bi mailetan nanatzen dira, 1. maila (1 eta 2 modulu) eta 2. maila (3 eta 4 modulu).
    Asteko ordutegiak 15 ordu ditu, goiz edo arratsaldeko txandan.

Informazio gehiago
behar duzu?

Gure ikastaroei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu,
bete formulario hau, eta
zurekin harremanetan, lehenbailehen.

Back To Top
Loading