[random_content group_id=”81″]
Pribatasun Politika
DATUEN BABESA
EPA ITURRIBIDE. baltzuak, Norberaren Datuak Babesteari buruzko indarreko arautegian (Datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, hauxe jakinarazten du:
- ERABILTZAILEAK inprimakietan edo posta elektroniko bidez libreki sartu eta jakinarazitako datu pertsonal jakin batzuk biltzen dituela.
- Bildutako datu horiek, eskatutako produktu/zerbitzuez informatu edota horiek kontratatzeko eskariak eskaini eta kudeatzeko oinarrizkoak direla.
- Webgunetiko nabigazioaren gaineko datu estatistikoak ere biltzen dituela.
- ERABILTZAILEAK emandako informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna zainduko dituela, Datuak Babesteko Legean adierazitakoa betez.
NORBERAREN DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Enpresa: EPA ITURRIBIDE
IFK: 54833001C
Helbidea: Iturribide 5 – 48006 – Bilbo (Bizkaia)
Gurekin harremanetan jartzeko: 944 287 925 / epa@epaiturribide.eus
Datu-tratamendurako indarreko legerian ezarritako segurtasun neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak ezarriko dira.
DATUEN XEDEA
- Merkataritza-harreman egokia izatea.
- ERABILTZAILEAK nahi dituen informazioa eskatzea edo interesatzen zaizkizun zerbitzu eskaera.
- Gure webaren bisiten eta nabigazioaren jarraipen estatistikoa, erabiltzaileen esperientzia aztertu eta hobetzeko.
EPA ITURRIBIDE. baltzuak jakinarazten du datu hauek modu automatizatuan kudeatuko dituela, zerbitzuak administratu, ugaritu eta hobetzeko, eta eskainitako produktu eta zerbitzuei buruzko xede tekniko eta komertzialetarako. EPA ITURRIBIDE. baltzuak bildu dituen datuak, lehenago adierazitako xedeetarako oinarrizkoak baino ez dira.
DATUAK EMAN BEHARRA
EPA ITURRIBIDE. baltzuaren “www.epaiturribide.eus” webgunera sartzeko ez da daturik eman behar. Haatik, informazioa eskatzeko, edo zerbitzu jakin bat eskatzeko, ERABILTZAILEAK datuak eman beharko ditu webgunean lehenago esandako xedeetarako agertzen diren inprimakien bidez. Izartxoa (*) duten eremuak bete beharrekoak dira, eta, betetzen ez badira, kontratatu nahi den zerbitzua ezin izango da eman edo eskatuko informazioa bidali.
ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA
Zure baimena da zure datuak tratatu ahal izateko lege-oinarria.
Gurekin harremanetan jarri edo erabiltzaile gisa alta hartzeko eta kontratazioak egiteko, pribatutasun-politika hau onartu behar da.
DATU-KATEGORIA
Gure inprimakietan eskatzen diren datuen kategoriak oinarrizkoak dira, kasuz kasu, lehen adierazitako xedeetarako.
Harremanetarako inprimakiak
- Identifikazio-datuak: izen-abizenak, IFZ, telefonoa.
- Posta-helbidea edo helbide elektronikoa: helbidea, helbide elektronikoa.
ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DIRA DATUAK?
Irizpide honen arabera gordeko dira datuak:
- Interesdunak horiek kentzeko eskatzen duen arte.
- Indarreko lege-betebeharrak betetzeko behar diren urteetan.
Mantentze-lanetan datuak kentzeko eskubidea erreserbatzen dugu, baldin eta datuok bildu ziren xedeetarako ondoriorik ez badute, harremanetarako datuak baliodunak ez direla egiaztatzen bada edo luzaroan jarduerarik ez badago.
DATUAK ESKURATU, ZUZENDU, EZEZTATU ETA AURKARATZEKO ESKUBIDEAK
Alta hartzeko inprimakietan bere datuak idazten dituen ERABILTZAILEAK edo ERABILTZAILEAK eskubide hauek izango ditu:
- Bere datuak eskuratzeko eskatzeko.
- Bere datuak zuzendu edo kentzeko eskatzeko.
- Bere datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko.
- Bere datuen tratamenduari aurka egiteko.
- Bere datuen eramangarritasuna eskatzeko.
Horiek eskatzeko, jo epa@epaiturribide.eus webgunera zure erabiltzaile-kontuko helbide elektronikotik. Era berean, posta elektronikoz egin dezakezu, beste helbide elektroniko batetik edo ohiko postaz helbide honetara idatziz: Iturribide 25., PK-48006 Bilbao (Bizkaia). Horretakoetan, eskabidearekin batera, datuen titularraren IFZren kopia (edo legezko tutorea) eta sinadura bidaliko dira, edo hala balegokio, titularraren heriotza-ziurtagiria ere.
Interesdunei gordetako datuak eskuratzea errazten diegu.
Interesdunek datuak kontsultatu eta aldatzeko egiten dizkiguten eskaerak ahalik eta arinen erantzungo ditugula hitzematen dugu eta, edozelan ere, lege aplikagarriak ezarritako epeetan. Era berean, datuak kentzekoeskabideei erantzungo diegu, baldin eta euskarri trazabilitateak eta sistemek ahalbidetzen badute eta zerbitzua emateko, defentsa juridikorako edo lege-eskakizunak betetzeko datuak gorde eta prozesatu behar ez badira.
Hitzematen dugu datu-tratamendua aurkaratzeko eskakizun guztiak kontuan hartuko ditugula, zerbitzua emateko beharrezkoak ez badira behintzat.
DATUAK LAGATZEA
EPA ITURRIBIDE. baltzuak lehenago adierazitako xedeetarako bakarrik erabiltzen ditu datuak; hortaz, hirugarrenei ez die daturik saltzen ez lagatzen, eta ez ditu publizitate-xedeetarako erabiltzen, legeak hala agintzen ez badu behintzat.
EPA ITURRIBIDE. baltzuak jakinarazten du ERABILTZAILEAK, baldintza orokor hauei atxikitzean berariazko baimen nabaria ematen duela bere datuak tratatzeko eta EPA ITURRIBIDE. baltzuari zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenei (garraio-agentzia, zerga-gestoria, informatika zerbitzuak, hodeian biltegiratzeko zerbitzuak, besteak beste) jakinarazteko, jarduera eta eskaintzen dituen zerbitzuak kudeatzeko helburuarekin bakarrik.
SEKRETUA ETA SEGURTASUNA
EPA ITURRIBIDE. baltzuak erabiltzaileen datu pertsonalak erabili eta tratatzeko konpromisoa hartzen du, horien konfidentzialtasuna errespetatzen du eta horiek hasierako xedearekin bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartzen du, baita horiek gordetzeko, segurtasun-neurri guztiak hartzeko datuak alda edo gal ez daitezen edo baimenik gabe trata edo eskura ez daitezen, eta horien osotasuna eta segurtasuna bermatzeko ere.
Hala ere, EPA ITURRIBIDE. baltzuak ezin du Internet sarearen erasoezintasun osoa bermatu, eta baltzua ez da datu pertsonalen gainean sor daitezkeen gorabeheren erantzulea izango, baldin eta horiek hauen ondorio badira: sistemen baimendu gabeko eraso edo sarbidea, hori antzematea edo eragoztea ezinezkoa bada, egungo teknologiaren egoeraren araberako neurriak hartzen badira ere, edo ERABILTZAILEAREN arreta gabezia, hots, bere gakoak eta datu pertsonalak axolagabekeriaz zaindu edo gorde izana edo segurtasun-gako desegokiak jarri izana.
DATUEN EGIAZKOTASUNA
ERABILTZAILEA da bere datuen egiazkotasunaren erantzulea, eta hitzematen du ez duela gezurrezko daturik sartuko eta, behar izanez gero, horiek zuzenduko dituela.
EPA ITURRIBIDE. baltzuak datuak aldatzeko baliabide guztiak jartzen ditu ERABILTZAILEAREN gure lan poltsa matrikulatuta eskura. ERABILTZAILEAK www.epaiturribide.eus webgunean duen arlo bakar pribatu eta segurutik egin ditzake aldaketak. Arlo horretara ERABILTZAILEAREN erregistroarekin sartutako gakoen bidez sar daiteke. Hori dela eta, ERABILTZAILEAK arretaz zaindu eta gorde beharko ditu gako horiek. ERABILTZAILEAK adierazten du bere datuak sartu beharrean hirugarren batenak sartzen baditu, hirugarrenak hori egiteko baimena eman diola.
MERKATARITZA-MEZUAK
EPA ITURRIBIDE. baltzuak ez du SPAM ekintzarik edo publizitate-erauntsirik egiten; hortaz, posta elektronikoz ez du merkataritza-mezurik bidaltzen, ERABILTZAILEAK berariaz aldez aurretik eskatu edo baimendu ez baditu behintzat.
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, hitzematen dugu ez dugula merkataritza-jakinarazpenik bidaliko behar bezala identifikatu gabe.
NABIGAZIOA
epaiturribide.eus webgunetik nabigatzean datu ez identifikagarriak bil daitezke, eta horiek IP helbideak, kokapen geografikoa (gutxi gorabeherakoa), zerbitzuak eta webguneak nola erabiltzen diren jasotzen duen erregistroa, eta beste datu batzuk, bereak eta hirugarrenenak diren tresnen bidez erabiltzailea identifikatzeko erabili ezin direnak barne har ditzaketenak. Datu ez identifikagarrien artean, gure webgunetik nabigatzeko ohiturak ere daude.
Webgune honek hirugarrenak aztertzeko zerbitzu hau erabiltzen du: Google Analytics. Erabiltzaileak cookieak erabiltzea baimendu ondoren.
Informazio hori joerak aztertzeko, webgunea administratzeko eta webgunetik nabigatzeko errore posibleak arakatzeko erabiltzen dugu gure webgunearen erabileraren esperientzia hobetu ahal izateko.
Erabiltzen ditugun cokkieei buruzko informazio gehiagorako eta hauen funtzionamenduaren zehaztasunak ezagutzeko, gure cookien politikara. jo dezakezu.
ALDAKETAK PRIBATUTASUN-POLITIKAN
EPA ITURRIBIDE. baltzuak pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, legegintza- edo jurisprudentzia-berritasunetara eta industriaren jardunbidetara moldatzeko. Hori gertatzen bada, aldaketak orrialde honetan iragarriko dira aldez aurretik, zentzuzko epe baten barruan. Posta elektronikoz ere jakinarazi ahal izango dira.
ONARTZEA ETA BAIMENA EMATEA
ERABILTZAILEAK adierazten du datu pertsonalen babesaren baldintzak jakinarazi zaizkiola, eta onartu egiten du EPA ITURRIBIDE. baltzuak datu horiek pribatutasun-politikan adierazitako moduan eta xedeetarako trata ditzala eta horretarako baimena ematen du.
Agiria aztertzea 23-11-2018
Informazio gehiago
behar duzu?
Guri buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu,
bete formulario hau, eta
zurekin harremanetan, lehenbailehen.