skip to Main Content
epa@epaiturribide.eus I +34 944 287 925 (Iturribide Bilbao) +34 662 944 803 (Otxarkoaga)

Campos Eliseos antzokira irteera, La Tarara

Astearte honetan, martxoaren 19an, Campos antzokira joateko aukera izan dugu, ikastetxeko ikasleekin "L a Tarara" antzezlana ikustera. Oso esperientzia interesgarria suertatu zaigu, bai bere baitako obra eta bere gaia, bai antzerki esperientzia bizi ahal izatea.

Bizitegi Elkarteak, bazterketarik gabeko gizarte baten alde lan egiten duenak, Zenbatu antzerki taldearen bitartez \”La Tarara\” antzezlana aurkeztu digu Campos Eliseos antzokian.

Genero berdintasunaz, indarkeria matxistaz eta emakumeak gure gizartean duen paperaz dihardu lanak.

Oso interesgarria izan da guretzat, egungo gai honi buruz hausnartzen lagundu digu. Gure ikasle askorentzat antzerkira joateko esperientzia berria da, eta horrelako aukera bat ezin da alferrik galdu. Gainera, antzokiko besaulki-patioa bisitatzeko zortea izan dugu. Laster itzultzea espero dugu.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading