¡Ay Carmela! Antzerkirako Irteera
Abenduaren 14ean Iturribide HHIko ikasleek ¡Ay Carmela! antzekia ikusi zuten Pabellon 6 aretoan
Abenduaren 14ean, asteazkenean, goizeko 11etan GII 3-4, GIII eta ez aratuen ikasleek Ay Carmela! antzezlanarekin gozatu ahal izan zuten Pabellon 6 aretoan.
Antzezlanaren amaieran aktoreek jasotako txaloak kontuan hartuta asko gustatu zitzaien obra. Benetan, Olatz Ganboa eta Diego Perezek egindako lan ikaragarria da. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu obraren amaieran geratzeagatik eta esperientzia gurekin partekatzeagatik.
Gure ikasle askorentzat esperientzia paregabea izan da antzerkiaren mundura eta Espainiako gerra zibilaren gaira hurbiltzeko. Horrelako esperientziak errepikatzen jarraitzea espero dugu.