Gallartako meatze-museoarako bisita
Joan den astean gure ikastetxeko ikasle talde batek Bizkaiko historiaren zati bat ezagutzeko aukera izan zuen Gallartako meatze-museoa bisitatuz
Otsailaren 15ean, goizeko txandako Gradu II eta espainierazko taldeetako ikasleek Gallartako meatze-museoa bisitatu zuten. Museoaren instalazioez gain, meategietako bizitzaren benetako elementuak ikusteko, Concha II meatzea bisitatu genuen, euskal eremuko aire zabaleko ustiategi garrantzitsuena, 2011n monumentu izendatu zutena, gure iraganaren lekuko ezabaezina. Esparru honetan Bizkaiko meatzaritzaren historiara hurbildu ahal izan ginen erromatarren garaitik XX. mendeko 70eko hamarkadara arte, gure iraganaren eta orainaldi industrialaren jatorria hobeto ulertuta.



